[itzul] Diktaketak euskaraz

karlos_del_olmo a bildua donostia.org karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Al, Mar 30, 11:21:10, CEST 2009


Nik Dragon http://www.nuance.com/naturallyspeaking/ ezagutzen dut, eta
erabiltzaileak apur batean programari irakatsi ostean, euskarazkoa "ondo"
samar ematen hasten da (okerrak oker).

Via Voice-ekin, antzera:

Zientzia.net

http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=4992

"IBMko ViaVoice-ren SDKren egokitasuna euskararako


ViaVoice-ren SDK softwarea hainbat hizkuntzatarako konfigura daiteke.
Tamalez, euskara oraindik ez dago horien artean. Dena dela, tresna
baliagarria dauka hiztegi berria sartzeko: hiztegia gehitzeko tresna.
Horrek hitz berriak definitzeko balio du, IBMko Via-Voice-ren motorrak
erabil ditzan. Tresna horretan hitza ez da soilik ortografikoki definitzen,
fonetikoki ere definitzen da. Beraz, aukera ezin hobea da gaztelaniazko
fonetika erabiliz euskarazko hitzak definitu ahal izateko. 1. taulan
sistemak euskaraz erabiltzen dituen aginduen zerrenda ageri dira.


Taula honetan ikus daitekeenez, hitzak egokitu egin dira ViaVoice-ren
motorrak erabili ahal izateko. Horretarako, euskarazko soinuen baliokideak
bilatu ditugu gaztelaniazko soinuen artean (adibidez: <ts>=<ch>, <z>=<s>,
<ge>=<gue> ...). Horixe da lan horren 'gakoa', horrela, mota horretako
aplikazioen garapen-kostua nabarmen jaisten baita.


Metodologia honen bidez, euskaraz egin daitezkeen kontrol-aplikazioak
ugariak dira. Batetik, euskarazko hitzak eta ViaVoice-ren gaztelaniazko
hiztegiko hitzak oso desberdinak direlako (eta haien arteko nahasketa oso
txikia delako); bestetik, aplikazio hauetan gramatika hitz sinpleez osatuta
dagoelako".




Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago