[itzul] Berria egunkarian "Nerbioi Ibaian gora DVD"aren izenburuaz
    Joan Mari Iriondo Goti 
    jmiriondo a bildua euskalnet.net
       
    Or, Maiatza  1, 11:44:56, CEST 2009
    
    
  
Egun on:
 
Harpideduna naiz, eta astia dudan oroan, saiatzen naiz euskaldunon
euskarazko egunkari BERRIAren irakurketa egunean izaten, paperezkoan lehenik
eta, hala ez bada, ahal bada sareko www.berria.info
<http://www.berria.info/>  n.
 
Gaur, 09-05-01, irakurtzen hasi naiz sareko edizioa eta hara non topatu
dudan bitxikeria “astakeria” galanta. Behintzat halaxe da Nerbioi Goienan
bizi garenontzat. Azalduko natzaizue:
 
Geografiako Unibertsitate irakasleak ere asper asper eginda daude azalpenak
emanez historikoki dokumentatuta azaltzen dela beti “Ibaizabal”
Ibaiadarraren izena Galea Puntatik gora. 
“Nerbioi” ibaia jaio Gorobel Mendizerrako Santiago Mendi ondoko ur-jauzian,
nahiz iturburua ala iturbegia Burgos barru alderago izan. Eta Nerbioi
ibaiaren ur guztiak Ibaizabal ibairatzen dira Basauriko Urbi auzo amaieran,
Mercabilbao pasa, Institutura eta Kartzelarako Zubitik behera eginda,
Zornotza eta Galdakaotik datorren Ibaizabal horretara isurtzen ditu urak.
 
Nahiz eta gaztelaniaz joan zen mendeko azken erdi aldetik honantza “Por el
rio Nerbion” gaztelaniazko abesti gaizki informatua edo erdi analfabetoa
modan jarri zen, Nerbioi hori benetan IBAIZABALa da, 1898tik 1900 urtera
arte RM Azkuek bultzatuta Bilbon argitaratzen zen euskarazko egunkaria
lekuko.
 
Haserretu nauzue kultura orokorrekoa eta ezaguera normalekoa izan beharko
litzateken gauza horretan hanka sartu duzuela uste baitut.
Mesedez, eskatzen dizuet kontrastatzeko hobe DVD horri jarri diozuen
izenburua. Horretarako kontsulta dezakezue Euskaltzaindiako Toponimia
Batzordekoekin edo Euskal Mendizaleen Federaziokoekin.  
Eusko Jaurlaritzako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko –IVAP- Itzulpen
Zerbitzu Ofiziala ere asper asper eginda dago ildo horretako gomendioak eta
zuzentzeko eskaerak egiten. 
 
Mesedez, eta errespetu osoz eskatzen dizuet izen hori zuzen dezazuen esku
artean dituzuen aurkeren artean hautatuz:
Ibaizalbal ibaian gora 
Ibaian gora
Ibaiadarrean gora
 
Baina, ez jarri Urduñatik Basaurira doan ibaiaren izena behar ez den lekuan.
Astakeria baita. Hala nola Aiara aldeko pertsona erdi analfabetoak
argitaratuko balu Donostiatik hasi eta Urola ala Oria zein Deba ibaian gora.
 
Zuen irakurle zintzo. Txarto erranak barka, arren, eta eskatutakoa, hala
badagokio, goan hartu eta eragin.
 
Gehiagoko barik.
 
Joan Mari Iriondo Goti
Laudio
944 403 894
p-elektronikoa: jm.iriondo a bildua laudiokoudala.net
 
 
Aiara
 
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago