[itzul] Berria egunkarian "Nerbioi Ibaian gora DVD"aren izenburuaz
Irene Arrarats
iarrarats a bildua berria.info
Al, Maiatza 4, 15:19:43, CEST 2009
Arratsalde on:
Arrazoi duzu, Joan Mari: 'Ibaizabal' erabili behar zen hor.
Kontua da zuk aipatu duzun izenburu hori ez dela BERRIAk jarria. DVD
hori BERRIArekin banatuko da, bai, baina ez du BERRIAk egin. BERRIAko
euskara taldeak izenburuaren berri izan zuenean, segituan adierazi
zion marketin sailari izenburu hori ez dela zuzena eta ez datorrela
bat gure estilo liburuak dioenarekin:
"Nerbioi. Kontuan izan Nerbioi ez dela itsasoratzen: Ibaizabalekin
bat egiten du Basaurin. Hortik itsasora doan ibaia ez da Nerbioi,
Ibaizabal baizik."
Baina ordurako BERRIAk erosia zuen DVDa, dagoen-dagoenean, eta halaxe
banatzen ari da, zoritxarrez. Zuzentzaileok ondotxo dakigu nolako
kaltea egingo duen 'Nerbioi' ditxosozko horrek, lehendik ere nahiko
lan bagenuen-eta Ibaizabali dagokion tokia itzultzen.
Zure kexa guztiz arrazoizkoaren berri helaraziko diet nire lankideei,
ea hemendik aurrera finago gabiltzan, bai guk egiten ditugun
produktuetan, bai BERRIArekin batean banatzen diren horietan.
Mila esker, Joan Mari, zure ohar zuhurragatik, eta ondo izan.
Irene Arrarats
BERRIAko euskara taldeko burua
El 09-mai-01, a las 11:44, Joan Mari Iriondo Goti escribió:
> Egun on:
>
>
>
> Harpideduna naiz, eta astia dudan oroan, saiatzen naiz euskaldunon
> euskarazko egunkari BERRIAren irakurketa egunean izaten, paperezkoan
> lehenik
> eta, hala ez bada, ahal bada sareko www.berria.info
> <http://www.berria.info/> n.
>
>
>
> Gaur, 09-05-01, irakurtzen hasi naiz sareko edizioa eta hara non
> topatu
> dudan bitxikeria “astakeria” galanta. Behintzat halaxe da Nerbioi
> Goienan
> bizi garenontzat. Azalduko natzaizue:
>
>
>
> Geografiako Unibertsitate irakasleak ere asper asper eginda daude
> azalpenak
> emanez historikoki dokumentatuta azaltzen dela beti “Ibaizabal”
> Ibaiadarraren izena Galea Puntatik gora.
>
> “Nerbioi” ibaia jaio Gorobel Mendizerrako Santiago Mendi ondoko ur-
> jauzian,
> nahiz iturburua ala iturbegia Burgos barru alderago izan. Eta Nerbioi
> ibaiaren ur guztiak Ibaizabal ibairatzen dira Basauriko Urbi auzo
> amaieran,
> Mercabilbao pasa, Institutura eta Kartzelarako Zubitik behera eginda,
> Zornotza eta Galdakaotik datorren Ibaizabal horretara isurtzen ditu
> urak.
>
>
>
> Nahiz eta gaztelaniaz joan zen mendeko azken erdi aldetik honantza
> “Por el
> rio Nerbion” gaztelaniazko abesti gaizki informatua edo erdi
> analfabetoa
> modan jarri zen, Nerbioi hori benetan IBAIZABALa da, 1898tik 1900
> urtera
> arte RM Azkuek bultzatuta Bilbon argitaratzen zen euskarazko egunkaria
> lekuko.
>
>
>
> Haserretu nauzue kultura orokorrekoa eta ezaguera normalekoa izan
> beharko
> litzateken gauza horretan hanka sartu duzuela uste baitut.
>
> Mesedez, eskatzen dizuet kontrastatzeko hobe DVD horri jarri diozuen
> izenburua. Horretarako kontsulta dezakezue Euskaltzaindiako Toponimia
> Batzordekoekin edo Euskal Mendizaleen Federaziokoekin.
>
> Eusko Jaurlaritzako Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko –IVAP-
> Itzulpen
> Zerbitzu Ofiziala ere asper asper eginda dago ildo horretako
> gomendioak eta
> zuzentzeko eskaerak egiten.
>
>
>
> Mesedez, eta errespetu osoz eskatzen dizuet izen hori zuzen dezazuen
> esku
> artean dituzuen aurkeren artean hautatuz:
>
> Ibaizalbal ibaian gora
>
> Ibaian gora
>
> Ibaiadarrean gora…
>
>
>
> Baina, ez jarri Urduñatik Basaurira doan ibaiaren izena behar ez den
> lekuan.
> Astakeria baita. Hala nola Aiara aldeko pertsona erdi analfabetoak
> argitaratuko balu Donostiatik hasi eta Urola ala Oria zein Deba
> ibaian gora.
>
>
>
> Zuen irakurle zintzo. Txarto erranak barka, arren, eta eskatutakoa,
> hala
> badagokio, goan hartu eta eragin.
>
>
>
> Gehiagoko barik.
>
>
>
> Joan Mari Iriondo Goti
>
> Laudio
>
> 944 403 894
>
> p-elektronikoa: jm.iriondo a bildua laudiokoudala.net
>
>
>
>
>
> Aiara
>
>
>
>
> --
> This mail was scanned by BitDefender
> For more information please visit http://www.bitdefender.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Txertatutako eta charset ezezaguneko testu bat garbitu dugu...
Izena: BitDefender.txt
URL-a: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20090504/11948574/attachment.txt>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago