[itzul] "Pedir sopas", "Errenditzen?"
Jabier Sainz
jabiersp a bildua gmail.com
Iga, Maiatza 3, 17:27:59, CEST 2009
Nafarroan erderaz ¿Te das? da galdera. Nik neuk Erriberan entzun/erabili
izan dut baina Jose Mª Iribarrenek "de uso general" dela esaten du. Dudarik
gabe ¿Ematen? formularekin erlazionaturik.
Jabier Sainz
2009/5/3 Irizar, Ander <airizar a bildua parlamento-navarra.es>
> "eman" hori, beharbada, "amore eman" izango zen hasieran.
> Ez dakit ezertarako baliagarria gerta daitekeen, baina hor da nire bost
> xentimokoa, badaezpada ere.
> Ander Irizar
>
>
> ________________________________________
> Hemendik: itzul-bounces a bildua postaria.com [itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
> izenean Jabier Zabaleta [euskara a bildua oriokoudala.com]
> Bidaltze-data: osteguna, 2009.eko apirilak 30 13:26
> Nori: ItzuL
> Gaia: Re: [itzul] "Pedir sopas", "Errenditzen?"
>
> El 30/04/2009, a las 12:26, Agurtzane Mallona escribió:
>
> > Nik inoiz Txirri, Mirri eta Txiribitonen saioetan "ematen?" entzun
> > izan dut. Baina nik neuk ez dut erabiltzen.
>
> Orion ere hori erabiltzen genuen guk txikitan:
>
> - Ematen?
>
> - Bai, eman egiten dut!
>
> Ez dakit gaur egungo haurrek hala esaten segituko duten.
>
> Ondo-ondo bizi.
>
> Jabier Zabaleta
> Orioko Udaleko euskara teknikaria
> euskara a bildua oriokoudala.com
> 943 83 03 46
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago