[itzul] El Mineral, la Senda

Kulturgintza kulturgintza a bildua aek.org
Ost, Maiatza 6, 08:37:40, CEST 2009


Kaixo Garikoitz

Kontua da bi leku horietariko bat (Senda)  ibiltoki hutsa dela, Florida 
parkearen amaieran hasten dena eta Armentiaraino doana, ofizialki, kale 
izendegiaren arabera soilik Florida kaletik Unibertsitateko ibilbideraino 
doan tartea bada ere, eta kale izendegian honelaxe agertzen da: Senda 
ibilbidea. Hor inoiz euskarazko toponimorik izan balitz, tamalez 
aspaldi-aspaldi galduko zen, ze ez da geratu ezta horren aztarna txikiena 
ere. Mineral, berriz, bai dela toki moduko bat, bertan garai batean 
tabernatxo bat zegoen, gerora bota zutena eta haren lekua erabat hutsik eta 
abandonatuta dagoen kutsu modernoko jatetxe batek hartu zuena ( nere 
gusturako, erabat antiestetikoa dena). Hor, Gasteizen gaztelaniaz "la fuente 
de los huevos podridos" zeritzona zegoen , metal-ura ematen zuena eta zapore 
nazkagarri xamarra zeukana (hortik izen bitxia). Osasungarritasun arazoak 
zirela-eta, iturria ere itxi  zuten, eta bertan badago ere, urteak dira 
bertan ura (ez metal-ura, ez bestelakoa) edaterik ez dagoela. Eta hor ere 
inoiz euskarazko toponimo bat izan balitz, hori ere galduta dago 
aspaldi-aspalditik, gasteiztarron memoria kolektiboan horren aztarnarik 
geratu ez delako. Zorionez, beste leku askoren kasuan hori ez da gertatu eta 
garai batean erabat erdalduna zen Vitoria hartako (euskal ) toponimia 
gehienak  orain arte iraun du.

Kulturgintza-AEK
Itzulpengintza eta Zuzenketa lanak
Bartzelona kalea 28, 01010
945-197744
Gasteiz
----- Original Message ----- 
From: "Garikoitz" <garikoitze a bildua euskalnet.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, May 05, 2009 9:35 PM
Subject: Re: [itzul] El Mineral, la Senda


> Nahi dozuena esango dozue  baina hori okerra  da.
>
> Gasteiztar peto-petoa izan arren,  jatorrizko euskal toponimia  egon 
> daiteke itxuraldatuta  edo lurperatuta.
> http://www.soitu.es/soitu/2009/02/08/info/1234100690_582278.html
>
>
>
> Esango deustut gehiago,  Bakion,  Sagarlanda  izeneko parajeari  "el 
> Manzanal"  izena  emon eutsoen  urteetan,
> zorionez udalak    toponimia  normalizatu egin dau, frogatu behar izan dau 
> , eta egiaztatu ere  Sagarlanda zala.  eta "El manzanal"    hori    joan 
> zan pikutara.
>
> eta  Amorebieta-Etxanon, Gane auzoari, El Alto, urteetan  Zorionez hori 
> ere kendu da.
>
>
> Zorionez   Gasteizen   bizi dira, diraute Ariznabarra,  Zabalgana, 
> Mendizorroza....
>
> Garikoitz
>
>
>
> ----- Original Message ----- 
> From: "Kulturgintza" <kulturgintza a bildua aek.org>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Tuesday, May 05, 2009 4:03 PM
> Subject: Re: [itzul] El Mineral, la Senda
>
>
>> Senda eta Mineral (eta gasteiztar peto-petoa naiz).
>>
>> Kulturgintza-AEK
>> Itzulpengintza eta Zuzenketa lanak
>> Bartzelona kalea 28, 01010
>> 945-197744
>> Gasteiz
>> ----- Original Message ----- 
>> From: "amitza2" <amitza2 a bildua telefonica.net>
>> To: "'ItzuL'" <itzul a bildua postaria.com>
>> Sent: Tuesday, May 05, 2009 2:35 PM
>> Subject: [itzul] El Mineral, la Senda
>>
>>
>>> Inork ba al daki nola diren euskaraz, baldin badira, Gasteizko bi toki
>>> horiek?
>>>
>>> Eskerrik asko.
>>>
>>> T. A.
>>
>
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago