[itzul] ZIRKULAZIO KONTUAK
o-lertxundi a bildua ivap.es
o-lertxundi a bildua ivap.es
Ost, Maiatza 6, 13:01:15, CEST 2009
Kaixo, Amaia
Zuk jarritako zalantza horiek legearen Trafikoko Legearen I. eranskineko definizio-zerrendan datoz. Zuk emandako ordainak oso-oso egokiak iruditzen zaizkigu, ondo jasotzen dutelako gero azalpenean zehazten den hori. Dena dela, IZOko itzulpenean, bere garaian, terminoak bereizi beharrez, parada emateko gelditu hitzetik jo zen, eta detención emateko, berriz, geratu hitzetik. Estacionamiento hitza emateko, aparkatu.
Hortaz:
Parada (es la inmovilización de un vehículo, durante un tiempo inferior a 2
minutos, para tomar o dejar personas o cargar o descargar cosas):
Gelditzea: Ibilgailua ibilgetuta egotea bi minutu baino denbora gutxiago eta gidaria barruan dagoela.
Detención (se considera detención, la inmovilización de un vehículo por
emergencia, por necesidades de la circulación o para cumplir algún precepto
reglamentario): nahitaez geratzea???
Geratzea: Edo larrialdiren batengatik, edo zirkulazioko premien eraginez, edo araudiko aginduren bat betetzeko, ibilgailuren bat ibilgetuta badago, geratuta dagoela esaten da.
La diferencia entre parada y detención, está en que la primera es voluntaria
y la segunda viene impuesta.
Esaldi hori ez dator
Estacionamiento (es la inmovilización de un vehículo que no se encuentra en
situación de detención o de parada): aparkatzea, itzuli dut
Aparkatzea: Ibilgailuren bat ibilgetuta dagoenean, baina geratuta edo geldituta ez badago, aparkatuta dagoela esaten da.
Beste zalantzarik edo argitu nahi izanez gero, hor duzu legea bera itzulita, nik uste horra jotzea izango duzula egokiena eta errazena.
Une honetan legea eguneratzen ari gara, itzulpena zaharkitu samarra delako; baina oraindik lehenagokoa da ofiziala.
(Aukera banu, nik neuk, gustura sartuko nituzke horrelako aldaketak. Ea...)
Oihana
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago