[itzul] cervix, endocervical

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Maiatza 19, 11:39:48, CEST 2009


Fernandok:
" Endocervical esaten dugunean, lepo barreneko hodiaz ari gara."

Ondo esanda dago, jakina, eta ez dauka aitzakiarik. Hala ere,
'barreneko' hitzaren desabantailaren bat aipatu nahi nuke, eta 'barruko'
(edo 'barneko' Iparraldeko adiera gorabehera) bultzatu. Izan ere,
'barrena' bi gauza izan daiteke (Hiztegi Batuan):

barren 1 'barnea, barrua'. 2 'beheko partea': gona-barrena; soinekoari
barrena hartu; soro-barrena.

Hortaz, hizkera zientifikoak horrelako anbiguotasunak ondo irensten ez
dituenez, adiera guztietan esanahi bera duten hauetako bat hobe dela
deritzot (berriro diot, 'barne' berbaren bigarren adiera gorabehera):

barru 1 iz.: barruak ez dit agintzen. 2 postpos.: bi urte barru bukatuko
da lana.

barne 1 iz. 'barrena, barrua': barne medikuntza. 2 Ipar. iz. 'gela'. 3
adlag.: salneurria, 5000 pezeta, zergak barne; ekainaren zortzitik
hamabira, egun biok barne; *-en barne egon e. -en barnean egon.

Ondo ibili,

Jon


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON)
Bidaltze-data: asteartea, 2009.eko maiatzak 19 10:40
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] cervix, endocervical


Cervix uterino "umetokiko lepoa" da, nahiz eta maiz, testuinguruagatik,
cervix esanda aski den umetokiaz ari garela ulertzeko.

Endocervical esaten dugunean, lepo barreneko hodiaz ari gara.

Zuk jakinen duzu zein den esaldia, eta nola adieraz daitekeen baina
kontzeptuak horiek dira.

Fernando Rey



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago