[itzul] cervix, endocervical

Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON) fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
As, Maiatza 19, 11:53:27, CEST 2009


Aupa, Jon eta gainerakook.
"Lepo barreneko hodia" aipatzen nuenean, azalpena ematen ari nintzen. Ez nintzen proposatzen ari horrela esaterik.
Ez dut problemarik "barru" jartzeko, barreneko gabe, nahiz eta "barren" hitzaren bigarren adiera hori (beheko partea) nahiko fosilizatua gelditu den zenbait esamoldetan eta toponimian (galtza-barrenak, los bajos...). Ez zait iruditzen hain nahasgarria.

Ez dakigu "endocervical" hori zer esalditan dagoen eta nola adierazita (galdera bat egiten dugunean, komeni da esaldia osorik jartzea zer ordain eman erabakitzeko).

Lehenago "perirectal" adjektiboari buruz esan dudan bezala, "endocervical" endozerbikala ere eman liteke. Halaxe ageri da Euskaltermen ere, eta ezin egokiagoa da kontzeptua adierazteko.

Fernando Rey




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago