[itzul] 1.000 milioi euro itzuliko dut ala itzuliko ditut
Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org
Al, Maiatza 25, 09:07:53, CEST 2009
Patxi Altunak aspaldi idatzitako ohar bat agian baliagarria izan daiteke
oraindik ere:
"Nola idatzi eta esan behar da: <<lau pastila hartzen ditut egunoro>> ala
<<lau pastila hartzen dut egunoro"? Bigarrena bakarra ahal da zuzena,
norbaitek oraintsu idatzi duenez, ala biak daude ongi? - Biak daude ongi!
Hona zergatik: edozein hizkuntzatan dituzu honelako esaldiak: <<la mayoria
es demócrata / la mayoría son demócratas>>; <<aliau ab alio rumoribus
impleti>> / <<alius ab alio doctus dicebatur>>, etab. Hots, bi eratako
elkar-egokia berezi behar da: gramatikari dagokana eta esan-nahiari
dagokana. Gramatikari gagozkiola <<lau pastila>> ez da plurala;
esan-nahiari bagagozkio, ordea, <<lau>> edozeinen buruan <<bat gehi bat
gehi bat gehi bat>> duzu. Horregatik oso aspaldidanik -betidanik?- dituzu
euskaraz <<lau pastila hartu ditut>> eta <<lau pastila hartu dut>> edo
antzekorerik esaten dutenak: bata gramatikaren arabera, bestea zentzuaren
arabera taxutuak. Egungo egunean eta Gipuzkoan bertan, urrunago joan gabe,
esaten dira oraindik bata nahiz bestea...
Patxi Altuna: Mitxelenaren idazlan hautatuak, Etor, Bilbao, 1972.
Euskararen Donostia Patronatua
udala_euskara a bildua donostia.org
http://www.euskaraz.net
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago