[itzul] 1.000 milioi euro itzuliko dut ala itzuliko ditut

Bittor Hidalgo bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
Al, Maiatza 25, 11:58:19, CEST 2009


Behin gaian sartuta, pixka bat zirikatzeagatik edo. Ez zait gustatzen 
Patxi Altunak duen modu arrazionala bi esaldi moduen "ongitasuna" 
justifikatzeko. Bere arrazoiek bost balioko lukete euskal erabilera 
batekoa edo bestekoa bakarrik izan balitz. Bi esaldi moduak 
zilegiztatzen dituen arrazoi bakarra bi egituren ohiko erabilera da, 
nahiz bakoitzak (gainera) ñabardura propioak erantsi esaldiaren 
interpretazioari. Era berean ezin arriskutsuagoa eta zentzu gabeagoa 
iruditzen zait, erabilera bati, "gramatikaltasuna" erantsi nahi izatea 
bestearen kaltean-edo Patxirenean egiten den bezala, nahiz bigarrenari 
"zentzutasuna" erantsi.

Ondo izan

Bittor

Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org(e)k dio:
> Patxi Altunak aspaldi idatzitako ohar bat agian baliagarria izan daiteke
> oraindik ere:
>
> "Nola idatzi eta esan behar da: <<lau pastila hartzen ditut egunoro>> ala
> <<lau pastila hartzen dut egunoro"? Bigarrena bakarra ahal da zuzena,
> norbaitek oraintsu idatzi duenez, ala biak daude ongi? - Biak daude ongi!
> Hona zergatik: edozein hizkuntzatan dituzu honelako esaldiak: <<la mayoria
> es demócrata / la mayoría son demócratas>>; <<aliau ab alio rumoribus
> impleti>> / <<alius ab alio doctus dicebatur>>, etab. Hots, bi eratako
> elkar-egokia berezi behar da: gramatikari dagokana eta esan-nahiari
> dagokana. Gramatikari gagozkiola <<lau pastila>> ez da plurala;
> esan-nahiari bagagozkio, ordea, <<lau>> edozeinen buruan <<bat gehi bat
> gehi bat gehi bat>> duzu. Horregatik oso aspaldidanik -betidanik?- dituzu
> euskaraz <<lau pastila hartu ditut>> eta <<lau pastila hartu dut>> edo
> antzekorerik esaten dutenak: bata gramatikaren arabera, bestea zentzuaren
> arabera taxutuak. Egungo egunean eta Gipuzkoan bertan, urrunago joan gabe,
> esaten dira oraindik bata nahiz bestea...
>
> Patxi Altuna: Mitxelenaren idazlan hautatuak, Etor, Bilbao, 1972.
>
>
>
>
>
>
> Euskararen Donostia Patronatua
>
>
> udala_euskara a bildua donostia.org
>
>
> http://www.euskaraz.net
>   

-- 
=============================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
=============================




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago