[itzul] Zehar-galderak subjektu-funtzioan NORK kasuan
    kixmi 
    kixmi a bildua iservicesmail.com
       
    Al, Maiatza 25, 17:48:26, CEST 2009
    
    
  
Nire zalantza da ea zilegi den zehar-galderek subjektu funtzioa betetzea 
NORK aditza  duten perpausetan.
Adib.: "[Gauzak nola esaten dituzten] molestatzen nau"  (gauza  bera 
esateko dauden beste moduak gorabehera).
Niri zuzena iruditzen zait, printzipioz, baina itzulpenetan ez 
erabiltzen saiatu izan naiz erabat ziur ez nagoelako.
(EGLU-Ven diote zehar-galderek subjektu-funtzioa bete dezaketela,
baina perpaus nagusian NOR aditza baldin badago, beste kasurik aipatu 
gabe (1.4.1.4. b):
Gogoratu zaio [nork eman dion]....)
Eskerrik asko, aldez aurretik
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago