[itzul] Zehar-galderak subjektu-funtzioan NORK kasuan
martin-rezola a bildua ej-gv.es
martin-rezola a bildua ej-gv.es
As, Maiatza 26, 11:50:19, CEST 2009
Erantzuna ez dakit. Baina uste dut gehienok erreferentzia anaforiko (?) horietako bat erabiliko genukeela:
"Gauzak nola esaten dituzten, horrek molestatzen nau"
Martin Rezola
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: kixmi
Bidaltze-data: lunes, 25 de mayo de 2009 17:48
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Zehar-galderak subjektu-funtzioan NORK kasuan
Nire zalantza da ea zilegi den zehar-galderek subjektu funtzioa betetzea
NORK aditza duten perpausetan.
Adib.: "[Gauzak nola esaten dituzten] molestatzen nau" (gauza bera
esateko dauden beste moduak gorabehera).
Niri zuzena iruditzen zait, printzipioz, baina itzulpenetan ez
erabiltzen saiatu izan naiz erabat ziur ez nagoelako.
(EGLU-Ven diote zehar-galderek subjektu-funtzioa bete dezaketela,
baina perpaus nagusian NOR aditza baldin badago, beste kasurik aipatu
gabe (1.4.1.4. b):
Gogoratu zaio [nork eman dion]....)
Eskerrik asko, aldez aurretik
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago