[itzul] fractura conminuta en tercio distal de tibia y peroné

Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON) fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es
As, Maiatza 26, 12:39:29, CEST 2009


Medikuntzan arrunt-arruntak dira "distal" eta "proximal" kontzeptuak. Eta, nik dakidala, berdin esaten dira auzo-hizkuntzetan ere.
Bi mutur baditu zerbaitek, distal izanen da gorputzaren erdialdetik urrutien dagoena eta proximal hurbilen dagoena.

Kontzeptu teknikoa adierazteko nik mailegura joko nuke. Besterik da hori zer den azaldu nahi badugu.

Duda handiagoa dut nola esan "conminuta". Puska txikitako haustura (berez, hiru puska edo gehiagoko haustura da. Hezurrean haustura-lerro bat gbaino gehiagoko haustura da, zati askokoa).
Ingelesez "Chip fracture" da (puska txiki, ezpal, printz...).

"Xehe haustura" irakurrita, aski kostatu zait ulertzea. Nik ere ez dut garbi nola esan.

Fractura múltiple: variedad en la que existen dos o más líneas de fractura del mismo hueso o fracturas independientes.

Fractura conminuta: fractura en la que el hueso o una parte del él quedan reducidos a fragmentos o esquirlas
Fractura en astilla: fractura astillada con fragmentos óseos delgados y puntiagudos.

Haustura zatianitza edo anizkoitza esan genezake, baina horrek "fractura múltiple" esateko balioko liguke. Baina "conminuta" horrek bestelako ñabardura du.
Azkeneko biak antzekoak badira ere, ez dira berdin-berdinak, eta komeniko litzateke bereiztea.

"Fractura conminuta" ?? Puska askoko haustura, haustura zatianitza...?
"Fractura en astilla" ?? "Haustura ezpaldua, ezpaltsua...?


Bernezurraren eta peronearen heren distaleko haustura zatianitza ??

Fernando Rey





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago