[itzul] Lekutu
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Aza 11, 12:21:45, CET 2009
>>Kontsulta arin bat eginda
Arinagoa behar ditek egina, (h)astapenetik, porru hori hiztegietaratu
dutenak.
Hori bai, oso deskriptibo, oso moderno, oso demokratiko, oso liberal eta oso
aurrekoi izango dira; edonoren edozer berdin ontzat ematen baitute,
antza, edonoiz edonola edonorako.
Tira: hiztegigilea hain gogotsu badago horretarako, datorrela
zuzenean hiztunik aldrebesena haren lekua hartzera, bitartekorik gabe
leherraraz dezagun orain arteko euskara klasista zurruna, eta denak berdin
balio dezala.
Gu, noski, tradizionalista zaharkitu hutsak, atzerakoiak.
Euskararik bazan, baina ezin sar kalabazan.
2009/11/11 Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>
> Elhuyar, 3000 eta Labayru hiztegiek «kokatu» adiera ere ematen diote
> «lekutu» aditzari, «aldendu, urrundu» eta «salbuetsi» adierekin batera.
>
> Kontsulta arin bat eginda, Ereduzko Prosa Gaur-en eta Klasikoen Gordailuan
> adibide guztiak «aldendu, urrundu» erakoak direla iruditu zait; asko dira,
> eta den-denak arretaz ez ditut irakurri.
>
> Inork daturik eskura izango al du, «kokatu» adierako adibide bidagarririk,
> esate baterako?
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago