[itzul] Hitz elkartuen idazkera: forma
    Bakun 
    bakun.mac a bildua euskalnet.net
       
    Ast, Aza 19, 13:49:04, CET 2009
    
    
  
Kaixo denei!
Zubimendiren Ortotipografia txostenean, hitz-elkarketari buruzko  
atalean, hiru salbuespen egiten dira marratxoa aukerakoa duten hitz  
elkartuetan: multzo-elkarteak, zati-elkarteak eta molde-elkarteak.
Zubimendik zerrendak irekita uzten ditu, eta askotan ez da erraza  
irizpidea zehaztea.
Beraz, hau da zalantza: forma hitza hitz-elkarketako eskuineko  
osagaia denean, salbuespentzat jotzen al duzue? Molde-elkarketetan  
sartzen al duzue?
Eskerrik asko aurrez,
Bakun.
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago