[itzul] Hitz elkartuen idazkera: forma

Bakun bakun.mac a bildua euskalnet.net
Ast, Aza 19, 14:39:11, CET 2009


Bai, hala da, bai. Hiztegi Batuak marratxoz idatzi behar dela dio,  
bestela marratxoa parentesi artean egongo bailitzateke. Baina  
Euskaltzaindiaren 25. arauak dio eguzki-lore moduko izen-elkarte  
arruntak marrarekin edo bereiz idatz daitezkeela. Oker ez banago,  
itxura talde horretan sartzen da. Beraz, marrak parentesi artean  
agertu beharko luke. Ezta?

Euskaltzaindiako 25. arauak ere arau-maila du.





El 19/11/2009, a las 13:55, karlos_del_olmo a bildua donostia.org escribió:

> Itxuraren sinonimoa bada, Hiztegi Batuan:
>
> arrautza-itxurako perretxikoa, tonto-itxurako pertsona.
>
> Oharra: zerrenda honek arau maila du
>
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943424286




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago