[itzul] portaféretros

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Aza 27, 12:26:04, CET 2009


> Inork itzuli du inoiz "portaféretros" hitza? Hilerrietan hilkutxak eramateko
> erabiltzen den makina da. Zer moduz "hilkutxak garraiatzeko tresna"?

Ez dakit aski zehatza izango den, baina «angarila» jasoa dago Hiztegi 
Batuan.

Zestoarren hiztegi batean ikus dezakezu adiera horretan definitua:

angailla. 'angarila'. iz. Anda txikia, gauzak, gaixoak, eta zenbaitetan 
zerraldoa hileta elizkizunetara eramateko ere erabili izan dena. 
Eskailera-forma du; bi hagaz eta haien artean ezartzen diren oholez 
osatuta dago. Arruan azkenekoz angailla Nikolasen intiarruan ibiliko zan.

http://www.zestoa.net/images/Zestoarrenerretolika.pdf

OHEk hauxe jasotzen du:

ngarilla (Lcc, Lar; H en pl.), angaraila (H en pl. y sin trad.), angaila 
(BN-baig ap. A; Lh, que cita a Hb; H en pl.), angarala (SP), angailu, 
angerela (H en pl.), angelera (L-ain ap. A), angeela (-gel- Dv).

Angarilla(s). "Angarillas, angarillak" Lcc. "Civière à bras" SP. 
"Angelak, subst. plur. civière" Dv. "Bard, sorte de civière qui sert à 
porter, à deux, fumier, pierres, etc. Cf. andak" H s.v. anguerelac. 
"Parihuela" A s.v. angelera. Parece que esta palabra ha sido usada tanto 
en singular como en plural. Morroiak egur batzuekin angarilla sendo bat 
egin zuten. Arr GB 116. Kondeak bere alfonbrak angarillaren gañean 
zabaldu [...]. Ib. 116. Gizon aiek egin zuten angalla bat, etzan ninduen 
bertan, eta basorik baso eldu giñan erri txiki batera. Apaol 58. 
Aitzin-aitzina zaramazkatelarik irabazi zituzten sariak, ederki 
aphainduak ziren angaila batzutan. Prop 1904, 162 (ap. DRA). Saldu behar 
izatu da astoa eta haren orde angarail edo bezalakoan Jaun aphezpikua 
ereman zuten garraiariek. Prop 1907, 224 (ap. DRA). Odoletan geldituak 
ginen gu ere, eta brancardier gaizoek bazuten non zer egin! Beren 
angeelak bizkarrean, ixil ixila heldu ziren Oulchetik, Craonnelletik. 
Barb Piar II 85. Beranxko ethorri ziren lau gizon, paralesiatu bat 
angailetan. Gazte (Marzo) 1958, 2 (ap. DRA). Heldu dira athe aitzinerat 
eta lauak hantxe daude harrituak, urdea bere portadera edo angailuekin 
airatua! Herr 5-2-1959 (ap. DRA). Txabola-atarian egin genduan angailla: 
bi pago-landara moztu ta bi zaku bi eskiñetan zulatu; ta an sartu bi 
egur aiek, bi muturretan bi trabesaño josita. Antxe erdian ipiñi genduan 
ildakoa. BasoM 118.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago