[itzul] Queso fresco

Amaia Apalauza amaia.apalauza a bildua gmail.com
Al, Aza 30, 14:21:20, CET 2009


*Zenberena*, *zendebena* edo *zendeberena* gaztelaniazko "requesón" esateko
erabiltzen da Nafarroako alderdi batean behinik behin (Malerreka,
Bertizarana, Baztan...).

Amaia

Gotzon Egia<gegia a bildua gipuzkoa.net> igorleak hau idatzi zuen (2009eko azaren 26a
14:25):

>  Hemendik ingurutik, Karlosek esan duen moduan, Burgoseko gazta edo
>> gazta freskoa erabiltzen da, baina Errumanian gertatu eta hungarieraz
>> idatzitako testua itzultzen ari naiz eta uste dut Burgos hitza apur
>> bat jokoz kanpo geratuko zela. Galdera egin dut pentsatu dudalako
>> Euskal Herriko txokoren batean erabiliko zela halako modu argi bat.
>> Ez dago txarto Iñigoren "gazta berri" hori; gutxiengo hungariarreko
>> errumaniar batek ere ikusiko luke irudia bere buruan...
>>
>
> Tekniko samarra izan daiteke, baina, badaezpada ere, emaiezu begiratu bat
> Orotariko Euskal Hiztegian «zenbera» eta «zenberauen» hitzei.
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago