[itzul] Mercedes Sosaren omenez
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Al, Urr 5, 10:11:59, CEST 2009
Txoko batean gordea nuen kanta-egokitzapen hau zuenganatzea otu zait.
Violeta Parrarena da, izatez, "Gracias a la vida" ezaguna, baina, Mercedes
Sosa hil zaigun honetan, haren oroigarri, hark iltzatu zigun-eta gogoan.
Zuen esku euskarazko hitzak haren ahots ederrean txertatzea.
* Biziak bizi nau*
* *(Violeta Parra, *Gracias a la vida*)
Biziak bizi nau, hari zordun nago
Artizar pare hau eman didalako
Garbi bereizteko beltz, zuri, gris, margo
Zeru goi ederra izarrez oparo
Jendetzan maitea, izar ederrago.
Biziak bizi nau, hari zordun nago
Soinu eta letra eman didalako
Hiztegi oso bat barru honen gako
Ama, lagun, laztan, argi biderako
Hel dadin maitea gogo-argiago.
Biziak bizi nau, hari zordun nago
Hark nau erabili oin astunoz txango
Hala ditut hiri, putzuak igaro
Hondartza, eremu, mendi, zelai, arlo
Maite, zure kale, etxe, zokoraino.
Biziak bizi nau, hari zordun nago
Zor diot bihotza, zirraron arrago
Garunaren fruituz neguan uztaro
Ongia gaizkitik geroz urrunago
Zure begi biok argizko abaro.
Biziak bizi nau, hari zordun nago
Zor dizkiot irri bezainbeste malko
Zorion-saminen isla direlako
Biak dira urrats bakar baten zango
Bideak kantu hau badigu emango
Zuek, ni, kantu hau bagara izango.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago