[itzul] Mercedes Sosaren omenez

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ost, Urr 7, 12:13:05, CEST 2009


	Edurne:

	"BiGira"-n ze eratako kantak erabiliko dituzte? Juan Garziak berak
prestatutako egokitzapen bat bidali du Itzulistera, Mercedes Sosaren
heriotza dela eta.

	Polita iruditu zait, eta pentsatu dut beharbada BiGiran erabilgarri
izan daitekeela.

Asier




* Biziak bizi nau*
(Violeta Parra, *Gracias a la vida*)


Biziak bizi nau, hari zordun nago

Artizar pare hau eman didalako

Garbi bereizteko beltz, zuri, gris, margo

Zeru goi ederra izarrez oparo

Jendetzan maitea, izar ederrago.



Biziak bizi nau, hari zordun nago

Soinu eta letra eman didalako

Hiztegi oso bat barru honen gako

Ama, lagun, laztan, argi biderako

Hel dadin maitea gogo-argiago.



Biziak bizi nau, hari zordun nago

Hark nau erabili oin astunoz txango

Hala ditut hiri, putzuak igaro

Hondartza, eremu, mendi, zelai, arlo

Maite, zure kale, etxe, zokoraino.



Biziak bizi nau, hari zordun nago

Zor diot bihotza, zirraron arrago

Garunaren fruituz neguan uztaro

Ongia gaizkitik geroz urrunago

Zure begi biok argizko abaro.



Biziak bizi nau, hari zordun nago

Zor dizkiot irri bezainbeste malko

Zorion-saminen isla direlako

Biak dira urrats bakar baten zango

Bideak kantu hau badigu emango

Zuek, ni, kantu hau bagara izango.

CHAMPIONS LEAGUE EITBN


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago