[itzul] Mercedes Sosaren omenez

martin-rezola a bildua ej-gv.es martin-rezola a bildua ej-gv.es
Ost, Urr 7, 12:53:52, CEST 2009


Jope, Juan! Handia zara, txikito.

Eskerrik asko.

Martin


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Juan Garzia Garmendia
Bidaltze-data: lunes, 05 de octubre de 2009 10:12
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Mercedes Sosaren omenez

Txoko batean gordea nuen kanta-egokitzapen hau zuenganatzea otu zait.

Violeta Parrarena da, izatez,  "Gracias a la vida" ezaguna, baina, Mercedes
Sosa hil zaigun honetan, haren oroigarri, hark iltzatu zigun-eta gogoan.

Zuen esku euskarazko hitzak haren ahots ederrean txertatzea.



       * Biziak bizi nau*

*     *(Violeta Parra, *Gracias a la vida*)





Biziak bizi nau, hari zordun nago

Artizar pare hau eman didalako

Garbi bereizteko beltz, zuri, gris, margo

Zeru goi ederra izarrez oparo

Jendetzan maitea, izar ederrago.



Biziak bizi nau, hari zordun nago

Soinu eta letra eman didalako

Hiztegi oso bat barru honen gako

Ama, lagun, laztan, argi biderako

Hel dadin maitea gogo-argiago.



Biziak bizi nau, hari zordun nago

Hark nau erabili oin astunoz txango

Hala ditut hiri, putzuak igaro

Hondartza, eremu, mendi, zelai, arlo

Maite, zure kale, etxe, zokoraino.



Biziak bizi nau, hari zordun nago

Zor diot bihotza, zirraron arrago

Garunaren fruituz neguan uztaro

Ongia gaizkitik geroz urrunago

Zure begi biok argizko abaro.



Biziak bizi nau, hari zordun nago

Zor dizkiot irri bezainbeste malko

Zorion-saminen isla direlako

Biak dira urrats bakar baten zango

Bideak kantu hau badigu emango

Zuek, ni, kantu hau bagara izango.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago