[itzul] 'Turismo rural' dela eta
    Sergio Azkarate Beitia 
    xuxen a bildua goiena.com
       
    As, Urr 20, 17:44:18, CEST 2009
    
    
  
Arratsalde on.
Aspaldiko eztabaida batekin nator; 'Itzul'-en orain dela sei bat urte  
irten zen eta ordutik hona ez dut eztabaida horren berririk izan.
Adibidez:
Alfontso Mujikak, bere garaian, bereizketa egin zuen 'landa-turismo'  
eta 'baserri-turismo-ren artean; 'baserri-turismoa' 'landa-turismoa'  
egiteko moduetako bat dela esan zuen. Eta hori agertzen da 'Elhuyar'  
hiztegian.
'Berria'-ren estilo liburuan, berriz, 'nekazaritza turismo' eta  
'landa turismo' agertzen dira, gioi barik. Baina, adibidez, ez da  
'baserri-turismo' agertzen.
Hortaz:
Turismo rural -> landa-turismo
Turismo rural (en casa de labranza) -> baserri-turismo
Eta nekazaritza-turismo eta baserri-turismo sinonimotzat jo ditzakegu?
Bide batez, nik neuk gioiarekin idatziko nituzke.
Ze diozue?
Eskerrik asko.
Sergio
GOIENA
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago