[itzul] 'Turismo rural' dela eta

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Urr 21, 08:47:24, CEST 2009


> Turismo rural -> landa-turismo
> 
> Turismo rural (en casa de labranza) -> baserri-turismo
> 
> Eta nekazaritza-turismo eta baserri-turismo sinonimotzat jo ditzakegu?
> 
> 
> Bide batez, nik neuk gioiarekin idatziko nituzke.

Ez noa, testuinguru honetan, «landa» eta «baserri» zertan izan 
daitezkeen desberdin (ala berdin) eztabaidatzera, baina marraren 
kontuaz, «behi esne» gisako elkarte sintetiko hauetan Euskaltzaindiak 
libre utzia du marraz edo marra gabe idaztea.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago