[itzul] Arren

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Al, Urr 26, 13:51:45, CET 2009


Arren eta mesedez, jakingo didazue zalantza hau argitzen:

«egin ez arren» ala «ez egin arren»?

Ereduzko Prosa Gaur-en «ez arren» eredura 1008 agerraldi daude jasoak; 
denak ez ditut banan bana errepasatu, baina uste dut halakoak direla denak.

Aldiz, «ez ... arren» eredura 3618 agerraldi. Asko eta asko ezin dira 
kontuan hartu «ez diren arren» eta gisakoak baitira, baina begi bistaz 
ugariak dira «izan ez arren», «egon ez arren» eta abar.

Inork jakingo du argi pixka bat egiten?

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago