[itzul] Arren
Xabier Mendiguren
xmendiguren a bildua elkar.com
Al, Urr 26, 14:12:35, CET 2009
Nire belarrira bi-biak dira jatorrak eta zuzenak, baina "normalago" ez
... arren formula.
X.
El 26/10/2009, a las 13:51, Gotzon Egia escribió:
> Arren eta mesedez, jakingo didazue zalantza hau argitzen:
>
> «egin ez arren» ala «ez egin arren»?
>
> Ereduzko Prosa Gaur-en «ez arren» eredura 1008 agerraldi daude jasoak;
> denak ez ditut banan bana errepasatu, baina uste dut halakoak direla
> denak.
>
> Aldiz, «ez ... arren» eredura 3618 agerraldi. Asko eta asko ezin dira
> kontuan hartu «ez diren arren» eta gisakoak baitira, baina begi bistaz
> ugariak dira «izan ez arren», «egon ez arren» eta abar.
>
> Inork jakingo du argi pixka bat egiten?
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago