[itzul] Arren
Joan Mari Iriondo
jm.iriondo a bildua laudiokoudala.net
Al, Urr 26, 14:21:39, CET 2009
Biak ala biak, berdin "xamarrak" badira ere, kantauri aldeko isuri aldean
eta Arratiako eragin eremukoetan:
Egin ez arren: egiten ez baduzu, egiten ez bada ere...
Ostera:
Ez egin arren: Hor hartzen diogu eskaera kutsua, "arren" hori, otoi,
medesedez, faborez, ... dugu zorrozki antzean.
Esandakoa, beti ere, kontuan hartuta, esalmolde horiek darabiltzakeen
euskaldunen adinaren arabera, 50 urtetik gorakoen artean batez ere.
Joan Mari
Laudio
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
izenean: Gotzon Egia
Bidaltze-data: lunes, 26 de octubre de 2009 13:52
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Arren
Arren eta mesedez, jakingo didazue zalantza hau argitzen:
«egin ez arren» ala «ez egin arren»?
Ereduzko Prosa Gaur-en «ez arren» eredura 1008 agerraldi daude jasoak;
denak ez ditut banan bana errepasatu, baina uste dut halakoak direla denak.
Aldiz, «ez ... arren» eredura 3618 agerraldi. Asko eta asko ezin dira
kontuan hartu «ez diren arren» eta gisakoak baitira, baina begi bistaz
ugariak dira «izan ez arren», «egon ez arren» eta abar.
Inork jakingo du argi pixka bat egiten?
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago