[itzul] Arren

Itzuliz Itzulpen Zerbitzua itzuliz a bildua euskalnet.net
Al, Urr 26, 14:21:47, CET 2009


Kaixo Gotzon: nik uste b ietara erabil daitekeela

ARREN:

A) Baiezkoa:
... partizipioa ARREN
-Nahi adina jan ARREN, ez zara gizentzen

... Aditz jokatua +(e)N ARREN
- Udaberria DeN ARREN, hotz dago oraindik

B) Ezezkoa:
... EZ partizipioa ARREN
- Inoiz EZ ikusi ARREN, badakit nor den

... partizipioa EZ ARREN
-Inoiz ikusi EZ ARREN, badakit nor den

... EZ aditz jokatua + (e)N ARREN
- Inoiz ikusi EZ dudaN ARREN, badakit nor den.

Izan ongi

Joxemari







Gotzon Egia(e)k dio:
> Arren eta mesedez, jakingo didazue zalantza hau argitzen:
>
> «egin ez arren» ala «ez egin arren»?
>
> Ereduzko Prosa Gaur-en «ez arren» eredura 1008 agerraldi daude jasoak; 
> denak ez ditut banan bana errepasatu, baina uste dut halakoak direla 
> denak.
>
> Aldiz, «ez ... arren» eredura 3618 agerraldi. Asko eta asko ezin dira 
> kontuan hartu «ez diren arren» eta gisakoak baitira, baina begi bistaz 
> ugariak dira «izan ez arren», «egon ez arren» eta abar.
>
> Inork jakingo du argi pixka bat egiten?
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago