[itzul] Arren

kixmi kixmi a bildua iservicesmail.com
Al, Urr 26, 14:32:23, CET 2009


Nire ustez, biak daude ongi, eta batak ez du bestea baztertzen.
Orotarikoan bietako adibideak datoz.

Gotzon Egia(e)k dio:
> Arren eta mesedez, jakingo didazue zalantza hau argitzen:
>
> «egin ez arren» ala «ez egin arren»?
>
> Ereduzko Prosa Gaur-en «ez arren» eredura 1008 agerraldi daude jasoak; 
> denak ez ditut banan bana errepasatu, baina uste dut halakoak direla 
> denak.
>
> Aldiz, «ez ... arren» eredura 3618 agerraldi. Asko eta asko ezin dira 
> kontuan hartu «ez diren arren» eta gisakoak baitira, baina begi bistaz 
> ugariak dira «izan ez arren», «egon ez arren» eta abar.
>
> Inork jakingo du argi pixka bat egiten?
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago