[itzul] Eitb: filmen izenburuak

Elhuyar Fundazioa elhuyar a bildua gmail.com
As, Ira 1, 11:48:09, CEST 2009


Egun on:

Nik hilabete asko eman ditut Itzulisten mezuak jaso gabe. Eta bidaltzen
nituenak ere ez ziren iristen. Gure informatikariek egindako lotura bati
esker, mezuak beste toki batetik "errebotatuta" jasotzea lortu nuen, baina
bidatzeko aukerarik gabe segitzennuen. Halako batean, bat-batean,
Itzulisteko mezuak berriro nire helbidean jasotzen hasi nintzen, baina nire
helbidetik idatziz gero, ez dira iristen. Eta ez naiz bakarra. Horregatik,
nire helbidetik ez eta beste batetik bidali behar ditut mezuak. Guk ez dugu
posta-arazorik, Itzulistekin izan ezik. Azterketa xehea egin genuen hemen,
bai gure informatikariekin, bai gure sare-hornitzaileekin, eta garbi dago
arazoa ez dagoela hemen. Baina Itzulistek zerbitzu teknikorik ez duenez,
etsi beste aukerarik ez dago:

<<<<<<<<<
http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul/lege_oharra

EIZIEk ez du laguntza edo zerbitzu teknikorik ematen, ez harpidedunei, ez
hirugarrengoei, ItzuL zerrendako mezuak jasotzerakoan edo bidaltzerakoan
gerta daitezkeen gorabehera teknikoen inguruan.

Era berean, EIZIEk ez du gai horien gaineko galderei erantzuteko
beharkizunik.

<<<<<<<<<

Alfontso Mujika

Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak


2009/9/1 LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua eitb.com>

>
>        Egun on:
>
>        Ez dakit zer gertatu den baina Iratxe Ormatzaren gaur goizeko
> erantzuna heldu arte ETBn ez dugu izan izenburuen kontsultaren berri. Bide
> batez, askotan galtzen dira mezuak, eta baten batek bidalitako erantzunaren
> bitartez jakiten dugu galdera bat izan dela aurretik.
>
>
> EUSKARAZKO BERTSIOA DAUKATENAK
>
> > Charly and the Chocolate Factory"
> Charlie eta txokolate fabrika
>
> > Hannah and her sisters
> Hannah and her sisters
>
> > The Wizard of Oz
> Ozeko aztia             --> Ez dakit ze bertsio dagoen bikoiztuta
>
>
> ETB-KO PROGRAMETAN AIPATZEKO, IZENBURUA MOLDATU DIEGUNAK
>
> > City of Night: Collateral
> Collateral
>
> > The Shining (zuz.: Stanley Kubrick)
> Distira
>
> > Twelve Angry Men
> Hamabi gizon errukigabe
>
>
> Asier Larrinaga
>
> CHAMPIONS LEAGUE EITBN



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago