[itzul] Eitb: filmen izenburuak

Kaiet Estrada kaiet1 a bildua euskalnet.net
Iga, Ira 6, 15:35:10, CEST 2009


Kaixo:

 
> > The Wizard of Oz
> Ozeko aztia		--> Ez dakit ze bertsio dagoen bikoiztuta

Baditu liburu honek hainbat bertsio. Bikoiztuta gutxienez badago 1939
famatua: http://spanish.imdb.com/title/tt0032138/
Agian baliteke ETB-ek bikoiztu ez izana eta VHS-erako Eusko Jaurlaritzak
bikoiztu izana ETB-ren laguntzarekin, baina ETB-ek inoiz emana ez izatea.
Nik behintzat badaukat grabatua nonbaitetik.

Juxtu bertsio hau aste batzuren barru berriz kaleratuko da, errestaurazio
berri batekin, baina nik grabatuta daukadan euskarazko bikoizketa gabe beste
behin ere:
http://www.zonadvd.com/modules.php?name=News&file=article&sid=22905
http://www.zonadvd.com/modules.php?name=News&file=article&sid=2972
http://www.zonadvd.com/modules.php?name=News&file=article&sid=19261
Behintzat oraingoan ez da erori aurrekoan bezala zine mutuko bertsioak.
Amorru ematen dit euskara gabe erosi beharra, baina azken edizio izango dela
urte askotan kontuan izanda, dbd-ean ez nuela erosi, oraingoan bai
interesatzen zaizkidan mutuko bertsioak dakarrela, Blu-Ray formatuan eroriko
da, hori bai, merke dagoenean. Amorrua aukera galtzen uzten diotela
euskarari.

Hortaz gain, badira beste bertsio batzuk euskaraz bikoiztuak. Oz-eko galaxia
izenburuarekin zientzia fikziozko bertsio animazio japoniar bat dbd-ean
kaleratu da, ez dakit EITB produktu gisa edo.





Kaiet Estrada




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago