[itzul] Literatur Itzulpenen Katalogoa, sarean

EIZIE bulegoa a bildua eizie.org
Al, Ira 7, 13:46:15, CEST 2009


EIZIEk "Literatur Itzulpenen
Katalogoa":http://www.eizie.org/Tresnak/LitKatalogoa sareratu du, 1976-2008
bitartean
euskarara itzulitako literatur obrak biltzen dituena.
 
Kontsulta tresna hau sortuta, euskal itzulpenen katalalogazioan beste urrats
bat egin nahi izan du elkarteak. Izan ere, gaur egun zail gertatzen da
argitaraturiko itzulpenen gaineko datu global eta fidagarriak erraz lortzea
(egilea, itzultzailea, jatorrizko titulua, generoaŠ), dela katalogo
batzuetan datuok ez daudelako sistematikoki bildurik, dela eremu jakin
batzuk kanpo utzi direlako, dela hizkuntz bikoteetara mugatzen direlakoŠ
  
Katalogoak "Manu Lopez
Gaseniren":http://www.basqueliterature.com/Katalogoak/egileak/lopezgaseni
2008ko "Euskal itzulpenen inbentarioa eta
azterketa":http://www.eizie.org/Argitalpenak/inbentarioa  txosteneko
datu-basea du oinarri eta "Armiarmarekin":http://www.armiarma.com/
lankidetzan garatu da.
 
Laster arte.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago