[itzul] new basque speaker bezalako astakeriak

Elhuyar Fundazioa elhuyar a bildua gmail.com
Al, Ira 14, 08:59:14, CEST 2009


1- Itzulisteko kide batek galdera bat egin zuen, eta beste kide batzuek
beren iritzia eman zuten.



2- Euskaltermek ematen duen erantzuna eta erantzun horri buruzko informazio
osagarria bidali nuen, galdetu zuenarentzat interesgarria izan
zitekeelakoan. Informazio hutsa bidali nuen, eta ez iritzirik.



3- Elhuyarrek ez du zerikusirik Euskaltermekin, eta nik ez dut zerikusirik
Euskaltermeko Soziolinguistika hiztegiarekin.



4- Nire mezua Elhuyar Fundazioaren posta-helbide orokor batetik bidalita
agertzen da (baina nik sinatua), nire postatik bidaliz gero ez baita
iristen. Urtebete da arazo hori dudala Itzulist zerbitzuarekin (daukagula
batzuek), eta horregatik bidali behar izaten dut mezua beste helbide
batetik. Baina nire mezua da, eta nirea bakarrik (denok dakigunez,
Itzulisteko kideak pertsonak dira, eta ez erakundeak).



5- Hortik aurrerakoak... no comment.


Alfontso Mujika

Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak


2009/9/12 mmorris <mmorris a bildua euskalnet.net>

> "new basque speaker" ez da, inola ere ez, ingelesa. Hori asmakeria da,
> ergelkeria ez esatearren. Hasteko, hizkuntza denez, "Basque" idatzi behar
> da. Bigarrenez, "new basque speaker", edo "new Basque speaker" delakoak, ez
> du inolako zentzurik ingelesez. Barkatu, halaxe da. Ingelesez, ez dugu modu
> zuzenik hori esateko. Beraz, ingelesez behar bezala ez baldin badakizue
> (Elhuyarkook edo Euskaltermekook) , ez duzue asmakeriarik asmatu behar.
> Agian "neo-vascófono" edo "néo-bascophone" esango dute inguruko erdaraz (ez
> dut uste baina, tira, hori esan baduzue ...) baina "new basque speaker",
> astakeria izateaz gain, asmakeria ere bada. "New Spanish speaker" esaten al
> da? Ez. "New French speaker"? Hori ere ez. "New Thai speaker? No. "New
> Chinese speaker?" Nope. Sorry. Ez al duzue hori sinesten?  Galdetu edozein
> natiibori!!!!! Beraz, mesedez, ez hasi babokeriak asmatzen!  You could make
> up whatever you want in Basque, Spanish, or French, but be careful with
> English if you don't know what the hell you are dealing with. In saying, --
> or writing --  "new basque speaker", it is clear your English is definitely
> not up to scratch. Time to hit the grammar books again or to spend some time
> in an English-speaking country with educated English-speaking people.
> On Sep 10, 2009, at 2:08 PM, Elhuyar Fundazioa wrote:
>
>  Paulek, Karlosek eta Anak beren iritzia edota datuak eman dituzte, eta
>> iritzia ematea ez dago gaizki, baina, beharbada, horretan hasi aurretik,
>> zuzenena litzateke Euskaltermera jotzea, ikustea han zer dagoen, eta,
>> desegokia iritziz gero, orduan hobekuntzak proposatzea. Kontua da
>> Soziolinguistika hiztegia badagoela, eta Euskaltermen dagoela
>> kontsultagai.
>> Hiztegi hori egiteko orduan, berariaz landu zen hiztunen tipologia, arazo
>> espezifikoak baitititu. Horietakoak dira <euskaldun zahar> eta <euskaldun
>> berri> terminoak, baita <erdaldun> terminoa bera ere:
>>
>> *Definizioa: *Personne dont la langue maternelle a été le basque et qui le
>> comprenne et le parle "bien".
>>
>> *eu **euskaldun** **zahar*
>>
>> *es **vascófono*
>>
>> *fr **bascophone*
>>
>> *en **basque speaker*
>>
>> * *
>>
>> *Definizioa: *Personne dont la langue maternelle a été une quelconque
>> langue
>> autre que le basque et qui comprenne et parle "bien" le basque.
>>
>> *eu **euskaldun** **berri*
>>
>> *es **neo-vascófono*
>>
>> *fr **néo-bascophone*
>>
>> *en **new basque speaker*
>>
>> euskaldun zahar: Lehen hizkuntza euskara izanik, euskaraz ondo ulertzen
>> eta
>> hitz egiten duen pertsona.
>> euskaldun berri: Lehen hizkuntza erdara izanik, euskaraz ondo ulertzen eta
>> hitz egiten duen pertsona.
>>
>> Tipologia horretan daude, besteak beste, <erdaldun elebakar>, <erdaldun
>> zahar>, <euskaldun zahar pasibo>, <euskaldun zahar aktibo>...*
>>
>> Alfontso Mujika
>> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>> *
>> 2009/9/10 Irati Maranon <iratibus a bildua yahoo.es>
>>
>>  Aupa, egun on:
>>>
>>> Nola itzuliko zenituzkete bi kontzeptu horiek??
>>>
>>> Mila esker aurrez,
>>>
>>> Irati
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago