[itzul] Kale-izenak
Aixe, S. L.
aixe a bildua ctv.es
As, Ira 15, 14:39:04, CEST 2009
> Aupa, Xabier eta gainerakoak:
>
> Ikusi dudanaren arabera, badago bereizketa argi bat aipatutako biren artean:
>
> 'Andramari' kasuan Birginari egiten zaio erreferentzia, andr(a/e)ren bidez. Esandako bi kasuetan, bata Dorleta santutegiaren ondoan dagoen baserriaren izena zen. Besteari -buruz ari naiz- uste dut erdaraz "Santamaria" ere esaten zitzaiola.
>
> Mitologiaren arloan, aldiz, agertzen den forma Mari da: Marizulo... Beste moduren batean ere aipatzen dela, esaterako zeanuritar batek "Anbotoko damea" esaten zuen.
>
> Bukaerako -a bokalaren galera, hizkuntzaren bilakaerari loturik dago.
>
> Agur bero bat,
> Bittor Arbizu
>
Aupa, Bittor:
Egia da, euskararen altxor osoa hartuta, kontuak askoz korapilatsuagoak
direla, nik —pixka bat xaxatzeko asmoz ere— esaldi erabat kategorikoa
bota dudan arren.
Dena dela, hemen kontua ez zen tradizioko «Andramari» bat itzultzea
(forma ihartua, sorkuntzarako bidea ematen ez duena eta nire ustez
*Andre Mari idatz ez daitekeena), baizik eta «calle de la Virgen» hartu
eta horri euskarazko baliokide gaur egungo bat ematea. Eta hor, ez da
berdin Mari edo Maria esatea, euskara zainduan behinik behin. Euskara
zainduan Donosti onartzen ez dugun antzera, Jesusen ama izan omen zenari
ezin diogu izena aldatu, euskalki batzuetan (neronen euskalkian ere bai)
-a horiek galtzeko joera izanagatik. Edo bai, baina orduan beste izen
bat da (eta euskara zainduaz ari naiz, betiere; lagunartean, segur aski
«Donosti» eta «aitzaki» esaten jarraituko dugu, bizi garen artean).
Eskerrik asko, Bittor, zehazgabetasunak agertzeagatik (di-da erantzun
nahiak horixe dakar), eta eskerrik, Joni, ohi bezala sasibatasunkeriak
zehatz eta zorrotz argitzeagatik.
Segi horren bizkor,
Xabier Armendaritz
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago