[itzul] Kale-izenak

Arbizu Barona, Víctor varbizu a bildua cajavital.es
As, Ira 15, 13:46:47, CEST 2009


 Aupa, Xabier eta gainerakoak:

	Ikusi dudanaren arabera, badago bereizketa argi bat aipatutako biren artean:

	'Andramari' kasuan Birginari egiten zaio erreferentzia, andr(a/e)ren bidez. Esandako bi kasuetan, bata Dorleta santutegiaren ondoan dagoen baserriaren izena zen. Besteari -buruz ari naiz- uste dut erdaraz "Santamaria" ere esaten zitzaiola.

	Mitologiaren arloan, aldiz, agertzen den forma Mari da: Marizulo... Beste moduren batean ere aipatzen dela, esaterako zeanuritar batek "Anbotoko damea" esaten zuen.

	Bukaerako -a bokalaren galera, hizkuntzaren bilakaerari loturik dago. 

	Agur bero bat,
                                 Bittor Arbizu

------------------------------

Message: 6
Date: Tue, 15 Sep 2009 12:37:17 +0200
From: "Aixe, S. L." <aixe a bildua ctv.es>
To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Subject: Re: [itzul] Kale-izenak
Message-ID: <4AAF6E5D.3000902 a bildua ctv.es>
Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-1; format=flowed


>  SAN PEDRO ala DONE PETRI KALEA
>  SAN ESTEBAN KALEA ala DONE EZTEBE KALEA  CALLE LA VIRGEN  =  ANDRA 
> MARI KALEA??

Lehenengo bietaz ez daukat ezer esatekorik, zein herri den jakin gabe (tokiko tradizioa aztertu beharko litzateke). Azken horretan, berriz, alderantzizko itzulpena eginez gero:

- Andra Mari kalea = calle de la Señora Mari  (gure mitologiako Mari andreari eskainitako kalea, alegia; eta «andra» jartzen duenez, Anbotoko edo Murumendiko Mariri, beharbada)

- Andre/Andra Maria kalea = calle de la Virgen

Izan ere, euskara zainduan, bukaerako «a» hori jarri edo ez jarri, erlijio animistako amaren irudia edo kristautasunekoa izango dugu aipagai. Eta mendebaldeko euskalkiaren eremuko herria bada, «Andra»; bestela, «Andre».

Ondo izan,

Xabier Armendaritz


------------------------------

_______________________________________________
ItzuL posta zerrenda
Mezuak bidaltzeko helbidea: itzul a bildua postaria.com Zerrenda utzi nahi baduzu bidali mezu huts bat hona: itzul-leave a bildua postaria.com

Bilduma honen bukaera: ItzuL Mezu-Bilduma, 64 bilduma, 13. zenbakia
*******************************************************************



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago