[itzul] sabores de la tierra
    Gotzon Egia 
    gegia a bildua gipuzkoa.net
       
    Or, Ira 18, 08:36:34, CEST 2009
    
    
  
> Herriko ahogozoa
Mmm... Izenburua irakurri orduko, France3 katean ematen duten (zuten??) 
saio bat etorri zait gogora, «Goût du terroir» izenekoa, sukaldaritzaz 
eta janariaz.
Gaztelerazko esamolde horretan, iruditzen zait «tierra» frantsesezko 
«terroir» horren zentzuan hartua dagoela. Ez da erraza, honela 
definitzen du Wikipediak:
http://fr.wikipedia.org/wiki/Terroir
Ziurrenik, «tierra» baino hobeto legoke gazteleraz «terruño», nahiz ardo 
kontuetan, batez ere, gazteleraz eta beste hizkuntza askotan «terroir» 
erabiltzen duten maiz.
Euskalterm:
terroir
Aurkituak: 1 termino
[1/1] Hiztegi Terminologikoa
Sailkapena: Industria | Ardogintza, Enologia | Dastaketa
Definizioa: Ardoa sortzen den eta hari izaera berezia ematen dion 
ingurune edo lur-eremua.
eu 	lursail
es 	terruño
fr 	terroir
Elhuyar
terroir
Adierak
     1 nm. production
lursail txiki, lur-eremu txiki
     2 nm. pays natal
sorleku, sorterri, jaioterri
Ez nuke «herri»-tik joko, «lur»-etik baizik. Jon Agirrerena ekarrita: 
«lurraren ahogozoak».
-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago