[itzul] sabores de la tierra

Itzultzailea - Eibarko Udala itzultzaile a bildua eibar.net
Or, Ira 18, 09:48:04, CEST 2009


Mila esker guztioi 


Begoña Azpiri
Udal Itzultzailea - Ego Ibarraren idazkaria
Telefonoak: 943708421/23
emailak: itzultzaile.ei a bildua eibar.net egoibarra.ei a bildua eibar.net 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Gotzon Egia
Enviado el: viernes, 18 de septiembre de 2009 8:37
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] sabores de la tierra

> Herriko ahogozoa

Mmm... Izenburua irakurri orduko, France3 katean ematen duten (zuten??) saio bat etorri zait gogora, «Goût du terroir» izenekoa, sukaldaritzaz eta janariaz.

Gaztelerazko esamolde horretan, iruditzen zait «tierra» frantsesezko «terroir» horren zentzuan hartua dagoela. Ez da erraza, honela definitzen du Wikipediak:

http://fr.wikipedia.org/wiki/Terroir

Ziurrenik, «tierra» baino hobeto legoke gazteleraz «terruño», nahiz ardo kontuetan, batez ere, gazteleraz eta beste hizkuntza askotan «terroir» erabiltzen duten maiz.

Euskalterm:

terroir

Aurkituak: 1 termino

[1/1] Hiztegi Terminologikoa
Sailkapena: Industria | Ardogintza, Enologia | Dastaketa
Definizioa: Ardoa sortzen den eta hari izaera berezia ematen dion ingurune edo lur-eremua.
eu 	lursail
es 	terruño
fr 	terroir


Elhuyar

terroir

Adierak

     1 nm. production
lursail txiki, lur-eremu txiki
     2 nm. pays natal
sorleku, sorterri, jaioterri


Ez nuke «herri»-tik joko, «lur»-etik baizik. Jon Agirrerena ekarrita: 
«lurraren ahogozoak».

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago