[itzul] sukalde-kontuak

Maider Madariaga maider.madariaga a bildua yahoo.es
Ost, Api 7, 16:08:11, CEST 2010

Ez nago ziur, baina orain arte uste izan dut "a la espalda" hori ez dagokiola erretzeko/plantxan egiteko/frijitzeko moduari, baizik eta arrainak duen "itxurari": sabelaldean ebakia egiten diozu arrainari eta liburu baten moduan zabaltzen duzu, azala behera begira prestatzen da. Gurean horrela erabili dugu beti (euskeraz ez diogu esaten), sukaldariek horrela erabiltzen duten... mmm, auskalo!

--- El mié, 7/4/10, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua eitb.com> escribió:

De: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua eitb.com>
Asunto: Re: [itzul] sukalde-kontuak
Para: "'ItzuL'" <itzul a bildua postaria.com>
Fecha: miércoles, 7 de abril, 2010 13:33

Lehenago ere agertu da zerrendan «a la espalda» esamoldea, baina ez
zaio erantzunik eman. Nik esango nuke plantxan egitea baino zerbati gehiago
dela.

Hona nire proposamenak:

- cofre de hojaldre
Hostore-kutxa

- crujiente de txangurro
Txangurru-kurruskaria

- lubina a la espalda con agraz-verjus
Lupia bizkarrez errea Agraz-Verjusekin

- tempranillo
Tempranilloa

Asier Larrinaga

Euskadi  Irratia Radio  Euskadi Radio  Vitoria Gaztea EITB Musika

ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago