[itzul] Trazable a

Isabel Cantero ixamar a bildua euskalnet.net
Ast, Api 15, 19:28:03, CEST 2010


Badirudi Iñakiren eta Enriqueren azalpenak antzeko norabidekoak direla, eta
ziur aski arrazoi izango dute (nik behintzat ez daukat nire hasierako ideia
defendatzeko argudiorik). Ildo horretan, zer iruditzen zaizue
<fabrikazio-datari dagokion serie-zenbakia> edo <fabrikazio-data adierazten
duen serie-zenbakia>? Beste ezer ez zait bururatzen ordu honetan. 

Beste alde batetik, ez dut uste Karlosek aurkitu duen <trazable, o...>
denik, interneteko adibide gehienak <trazable a> direlako, eta oso ugari
gainera.
Isabel.




-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Inaki Luzuriaga
Enviado el: jueves, 15 de abril de 2010 15:51
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Trazable a


Kaixo, nik nahiko garbi que se refiere a / referida a / con referencia a
zentzuan ikusten dut. Ingelesezko "trace back to" zentzua dauka, jatorria
noiz/non dagoen adierazteko, gaztelaniaz askotan "se remonta a" itzulia.
Iñaki

--- On Thu, 4/15/10, enrique umaran <enriqueumaran a bildua uribekostabhi.com> wrote:

From: enrique umaran <enriqueumaran a bildua uribekostabhi.com>
Subject: Re: [itzul] Trazable a
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Date: Thursday, April 15, 2010, 1:30 PM

Ez nago bat ere ziur, baina itxura batean kontrako zentzua dauka, alegia:
Idenfikazio-zenbakiaren bidez noiz fabrikatu zen jakin ("rastrear")
dezakezula.

Kalidadean sartuta dagoen inor egongo da jakinaren gainean.

Enrique

Isabel Cantero<ixamar a bildua euskalnet.net> igorleak hau idatzi zuen (2010eko
apiren 15a 13:47):

> Eguerdi on,
>
> Esaldi honetan agertu zait: El módulo fotovoltaico llevará... una 
> identificación individual o número de serie trazable a la fecha de 
> fabricación.
>
> Interneten maiztasun handiz agertzen da <trazable a> esapidea 
> (kalibraketari lotuta, batez ere), eta aurkitu dudan azalpen baten 
> arabera <rastreable>, <algo cuyo rastro o huella se puede seguir> edo 
> <identificable> izan daiteke.
>
> Azalpen horren arabera, <fabrikazio-dataren bidez identifikagarria> 
> bururatu zait.
>
> Laguntzerik bai?
>
> Eskerrik asko aurretiaz.
>
> Isabel Cantero.
>
>



      




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago