[itzul] Nafarroan abian den oposizioa: lehenbiziko ariketa egiteko eguna, tokia eta ordua.

EIZIE bulegoa a bildua eizie.org
Al, Api 26, 12:39:20, CEST 2010


Nafarroan abian den oposizioa: lehenbiziko ariketa egiteko eguna, tokia eta
ordua.

Gaur argitaratu dute Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz eta non izango den
euskarazko itzultzaile-interprete izateko oposizioko lehenengo ariketa.
Ariketa hori, hain zuzen ere, maiatzaren 5ean izango da, asteazkenarekin,
Uharteko Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (Zubiarte kalea,
13), eta hiru probetarako deia ordu hauetan eginen da: lehen proba,
08:30ean; hirugarren proba, 12:45ean; eta bigarrena, azkenik, 16:30ean.

Gaurko NAOn argitaratutako ebazpena: http://tinyurl.com/3azxwna

Uharteko EIBZ non dagoen: http://ttiki.com/12691
 
Zorte on guztioi.
 
 
 






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago