[itzul] visualidad/visuality

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Abu 12, 10:44:37, CEST 2010


Hiztegi batuak:
bisio iz. h. ikuskari; ikuspen  
bisual izond. (normalean edo gehienetan hobestekoak dira begi-, ikus-, ikusmen- modukoak)

Beraz, 'bisualtasuna' egin dezakezula uste dut. "Visuality" zer den jakinez gero, 'begi-', 'ikus-' edo 'ikusmen-' erabiliz hitz elkartera jo zenezake, baina ezin dizut lagundu, ez baitakit zer den "visuality" hori, kulturala eta giza edo gizarte zientzietakoa den zerbait (zer?) izateaz gain. Bestalde, "visión" nola eman duzun jakitea ona litzateke, bikotea proposatzeko.

Jon


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Maider Madariaga
Bidaltze-data: osteguna, 2010.eko abuztuak 12 10:15
Nori: itzul
Gaia: [itzul] visualidad/visuality





Egun on: 

"Visualidad" itzuli behar dugu eta ez dakigu nondik jo (euskaratu da?). Hau da
testuingurua:



"La visión es fundamentalmente dominio de la ciencia y la historia de la
ciencia, mientras que la visualidad pertenece a las humanidades o las ciencias
sociales, porque sus efectos, contextos, valores e intenciones se construyen
socialmente." 

Iturria: "La visión es natural, la 'visualidad' cultural", Robert S. Nelson
(jatorrizkoa ingelesez)

 

Eskerrik
asko.

Maider



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago