[itzul] Pelota y empollón
Xabier Mendiguren
xmendiguren a bildua elkar.com
Ost, Abe 1, 14:27:55, CET 2010
"empollón" kontzepturako, "aulkibero" ikusi izan dut, eta kasu
batzuetan balio dezake (ez beti).
"pelota" horretarako, berriz, "zuri"ren bidetik jo daiteke, baina
hitza bere horretan itzuli ordez, hobe esaldiari buelta bat emanda;
adibidez, "irakasleari zurikerian ari zaio beti".
bigarrenerako aholku hori lehen berbarako ere ez dator gaizki, noski,
baina sarri ez da posible.
x.
El 01/12/2010, a las 14:23, Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/
BON) escribió:
>
> Egun on, lagunok.
> Duda dut zer modu dauden bi hitz hauek esateko. Lehenbizikoa
> itzulpen batean agertu zitzaidan orain dela gutxi. Bestea gaur,
> hizketan lankide batekin.
>
> Ez dakit inoiz halakorik esan duzuen, edo txikitan halakorik esaten
> zenuten euskaraz.
> Galdetu diot alabari, baina, espero nuen bezala, zera esan dit:
> "institutuan ez da halakorik esaten, erdaraz egiten dugu denok".
>
> Hiztegietan "koipe-emaile" eta "ukondo-urratzaile" ikusi ditut,
> baina...
>
> Mila esker aldez aurretik.
> Fernando Rey
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago