[itzul] Pelota y empollón

Itxaso Lejarza ilejarza a bildua santurtzieus.com
Ost, Abe 1, 14:34:36, CET 2010


Xabier Mendiguren(e)k dio:

> "empollón" kontzepturako, "aulkibero" ikusi izan dut, eta kasu  
> batzuetan balio dezake (ez beti).
>
> "pelota" horretarako, berriz, "zuri"ren bidetik jo daiteke, baina  
> hitza bere horretan itzuli ordez, hobe esaldiari buelta bat emanda;  
> adibidez, "irakasleari zurikerian ari zaio beti".
>
> bigarrenerako aholku hori lehen berbarako ere ez dator gaizki, noski,  
> baina sarri ez da posible.
>
> x.
>
> El 01/12/2010, a las 14:23, Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/ 
> BON) escribió:
>
>>
>> Egun on, lagunok.
>> Duda dut zer modu dauden bi hitz hauek esateko. Lehenbizikoa  
>> itzulpen batean agertu zitzaidan orain dela gutxi. Bestea gaur,  
>> hizketan lankide batekin.
>>
>> Ez dakit inoiz halakorik esan duzuen, edo txikitan halakorik esaten  
>> zenuten euskaraz.
>> Galdetu diot alabari, baina, espero nuen bezala, zera esan dit:  
>> "institutuan ez da halakorik esaten, erdaraz egiten dugu denok".
>>
>> Hiztegietan "koipe-emaile" eta "ukondo-urratzaile" ikusi ditut,  
>> baina...
>>
>> Mila esker aldez aurretik.
>> Fernando Rey
>>
>
>
>
> __________ Información de ESET NOD32 Antivirus, versión de la base de 
> firmas de virus 5663 (20101201) __________
>
> ESET NOD32 Antivirus ha comprobado este mensaje.
>
> http://www.eset.com
>
>
>
>
Eta "koipe-emaile"?



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago