[itzul] Espectacularizacion/tabloidization (euskaraz?)
Aristegieta, Xabier
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Ast, Abe 2, 10:41:11, CET 2010
"Ikusgarritze"ri bi problema ikusten dizkiot:
1.- "Visibilización"ekin nahas daiteke; hots, behar adinako garrantzia edo oihartzuna ematen ez zaion zerbait "ikusgarri" egitearekin.
2.- Iruditzen zait "tabloidization"en ñabardura negatiboa ez duela jasotzen "ikusgarritze" horrek.
Xabier
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Eztizen Miranda
Enviado el: jueves, 02 de diciembre de 2010 7:48
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Espectacularizacion/tabloidization (euskaraz?)
Mila esker guztioi,
"Ikusgarritze" hitzaren ideia gustatu zait. Azken batean, lehenengo postan
esan bezala, ez dut uste Tabloidization terminoak ondo definitzen duen
"berriak ikuskizun bihurtzeko fenomenoaren" ideia. Jendearentzat
ulergarriagoa izateko "espektakularizazioa" erabiltzea ere aukera bat izan
ahal da, baina agian sinonimo moduan ideia bera 5. aldiz errepikatu ostean.
Edonola ere, berriro ere eskerrik asko ideiengatik eta informazioagatik, eta
beste edozer bururatzen bazaizue ongi etorria izango da, horrekin luze
jarraituko baitut.
eztizen
2010/12/1 Aristegieta, Xabier <xabiera a bildua parlamento-navarra.es>
> Nik gogoeta bat egingo nuke gai honi buruz: gutako bakoitzak gure
> asmamenari eraginez, hitz egokiak eta are txalogarriak aurki ditzakegu
> fenomeno hori adierazteko, aurretik idatzi dutenek proposaturikoak
> bezalakoak. Kontua da, ordea, nola erabiliko diren jakitea. Zeren eta, dena
> delako hitza erabili ondoren, segidan esaten bada "... edo, ingelesek esaten
> duten bezala, tabloidizazioa", ba, orduan, hobe, nire ustez,
> hasiera-hasieratik euskaraz ere "tabloidizazio" erabiltzea eta kito. Horixe
> izango baita, ziur aski, jendeak buruan egiazki izango duen hitza. Baldin
> eta lehenbizikoz ingelesek definitua izan den kontzeptua bada, ez diot
> problemarik ikusten euskaraz kontzeptu hori bera hartzeari. Are gehiago:
> iruditzen zait ziur aski ezinezkoa izango dela "tabloidizazio" horri
> euskaraz guztiok ordain bateratu bat ematea.
>
> Alegia, gutako bakoitza bere uztako artisau-itzulpentxoa emanez berriro ere
> euskaraz panorama zatikatu bat eraiki beharrean, eman diezaiogula itzulpen
> bateratu bat, berez arbuiorako motiborik ematen ez duen (nire ustez,
> behintzat) hitz batekin. Ziur nago kasu honen antzekoen adibide pila bat
> dagoela. Burura datorkit, esate baterako,
> Gentrification/Gentrificación/Gentrifizierung/Gentrificazione.
>
> Ondo izan,
>
> Xabier
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de Eztizen Miranda
> Enviado el: miércoles, 01 de diciembre de 2010 16:07
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: [itzul] Espectacularizacion/tabloidization (euskaraz?)
>
> Egunon guztioi,
>
>
> Kazetaritza ikerketan egiten dut lan, eta *berriak ikuskizun bihurtzeko
> fenomenoa* aztertzen nagoela, gaztelaniaz "espectacularización" moduan
> definitu dena, euskaraz nola definitu ez dut asmatzen.
> Berriak ikuskizun bihurtzeko fenomenoa da, baina hitz bakar batean
> definitzea nahi dut, batez ere artikuluetan behin eta berriro esaldi bera
> errepikatu behar ez izateko.
> Ingelesez "tabloidization" bezala ezagutzen da, "tabloid" egunkariekin
> daukan antzagatik, baina hori ere, ez dut uste ikusgarritasunaren fenomenoa
> guztiz azaltzen duen, azken batean, munduko "tabloid" formatu guztiak ez
> dira espektakularrak...
>
> Ea zuei zerbat egokiagoa bururatzen zaizuen.
>
> Mila esker,
>
> Eztizen
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago