[itzul] Fwd: Re: Espectacularizacion/tabloidization (euskaraz?)
Mikel Haranburu
musdeh a bildua terra.es
Or, Abe 3, 22:17:38, CET 2010
Badakit beharbada arazoa areagotzea dela, baina kasu, askotan
gaztelaniaz sortzen dituzten hitz edo esapide okerrak itzuli behar
izaten dira, eta beldur naiz horietako baten kasua den. Zer da itzuli
beharrekoa: "hacer espectacular", ala "convertir en espectáculo"?
Bigarrena bada, bidea bat dateke, eta bestea bada, beste bat.
Lehengoan irratian "ambulancia medikalizatua" aditu nuen; hots,
gaztelaniaz "medical" ez dagoenez gero, bideari jarraiki, "medikoa"
behar zukeen (gaztelaniaz "médica" noski, eta ez "medicalizada").
Mikel H
az., 2010.eko aberen 01a 16:06(e)an, Eztizen Miranda(e)k idatzi zuen:
Egunon guztioi,
Kazetaritza ikerketan egiten dut lan, eta *berriak ikuskizun bihurtzeko
fenomenoa* aztertzen nagoela, gaztelaniaz "espectacularización" moduan
definitu dena, euskaraz nola definitu ez dut asmatzen.
Berriak ikuskizun bihurtzeko fenomenoa da, baina hitz bakar batean
definitzea nahi dut, batez ere artikuluetan behin eta berriro esaldi bera
errepikatu behar ez izateko.
Ingelesez "tabloidization" bezala ezagutzen da, "tabloid" egunkariekin
daukan antzagatik, baina hori ere, ez dut uste ikusgarritasunaren fenomenoa
guztiz azaltzen duen, azken batean, munduko "tabloid" formatu guztiak ez
dira espektakularrak...
Ea zuei zerbat egokiagoa bururatzen zaizuen.
Mila esker,
Eztizen
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago