[itzul] Fwd: Re: Espectacularizacion/tabloidization (euskaraz?)

Eztizen Miranda eztizen.miranda a bildua gmail.com
Or, Abe 3, 22:34:48, CET 2010


"convertir en espectaculo" da azaldu beharrekoa, berrien hutsalaraztea
ikuskizunaren mesedean, hain zuzen ere.

eztizen

2010/12/3 Mikel Haranburu <musdeh a bildua terra.es>

> Badakit beharbada arazoa areagotzea dela, baina kasu, askotan
> gaztelaniaz sortzen dituzten hitz edo esapide okerrak itzuli behar
> izaten dira, eta beldur naiz horietako baten kasua den. Zer da itzuli
> beharrekoa: "hacer espectacular", ala "convertir en espectáculo"?
> Bigarrena bada, bidea bat dateke, eta bestea bada, beste bat.
> Lehengoan irratian "ambulancia medikalizatua" aditu nuen; hots,
> gaztelaniaz "medical" ez dagoenez gero, bideari jarraiki, "medikoa"
> behar zukeen (gaztelaniaz "médica" noski, eta ez "medicalizada").
>
> Mikel H
>
> az., 2010.eko aberen 01a 16:06(e)an, Eztizen Miranda(e)k idatzi zuen:
>
> Egunon guztioi,
>
>
> Kazetaritza ikerketan egiten dut lan, eta *berriak ikuskizun bihurtzeko
> fenomenoa* aztertzen nagoela, gaztelaniaz "espectacularización" moduan
> definitu dena, euskaraz nola definitu ez dut asmatzen.
> Berriak ikuskizun bihurtzeko fenomenoa da, baina hitz bakar batean
> definitzea nahi dut, batez ere artikuluetan behin eta berriro esaldi bera
> errepikatu behar ez izateko.
> Ingelesez "tabloidization" bezala ezagutzen da, "tabloid" egunkariekin
> daukan antzagatik, baina hori ere, ez dut uste ikusgarritasunaren fenomenoa
> guztiz azaltzen duen, azken batean, munduko "tabloid" formatu guztiak ez
> dira espektakularrak...
>
> Ea zuei zerbat egokiagoa bururatzen zaizuen.
>
> Mila esker,
>
> Eztizen
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago