[itzul] Wordekin arazoa

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Ots 9, 08:15:36, CET 2010


> Idazterakoan, xuxen aktibatuta dagoela, gorriz markatzen dit "koma eta
> hurrengo hutsartea (, ), puntu eta koma eta hurrengo hutsartea (; ), eta
> abar. Ba al daki inork zer gertatzen den. Testua oso zikina gelditzen da
> lanerako. Laguntzerik bai?

Ez da Wordfast-en arazoa, baizik Xuxen-en bertsioarena. Oso oker ez 
banago, uste dut konponbidea era honetan bilatu behar duzula:

- Lehenik, jakin behar duzu erabiltzen ari zaren ordenagailuak zein 
prozesadore mota duen. Zoaz Windowseko arakatzailea erabilita 
Ordenagailura, eta hor, saguaren eskuineko botoiaz, begiratu Sistemaren 
propietateak. Orokorra fitxan, ikusiko duzu, amaieran, zein prozesadore 
duzun; begiratu izenak Core Duo tartean duen.

- Hala baldin badu, Xuxen ortografia, gramatika eta estilo zuzentzailea 
instalatu behar zenioke.

- Kasu horretan, instalatu beharreko programa hemen duzu: 
http://ttiki.com/10234. Eusko Jaurlaritzaren zerbitzari batean dago, ZIP 
moduan trinkotuta; helbidea askoz luuuuuzeagoa da, baina horrela 
laburtuta berdin-berdin iritsiko zara

- Instalazioaren eskuliburua hemen duzu: http://ttiki.com/10233

Dena den, lehenengo urratsean ikusten baduzu zure prozesadorea EZ dela 
Core Duo, orduan Xuxen arrunta instalatu behar zenuke: 
http://ttiki.com/10235

Zalantzarik ez izateko, gaur egun daukazun Xuxen desinstalatzea hobe, 
ezertan hasi aurretik (Hasi > Kontrol panela > Gehitu edo kendu programak).

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago