[itzul] webguneen aurrekontua zela egin

karlos_del_olmo a bildua donostia.org karlos_del_olmo a bildua donostia.org
As, Ots 16, 12:23:53, CET 2010


Zuek hartuta, normalean, nekez segurtatuko duzue mezu eta eduki guztiak
itzultzerik; baina, txarren-txarrenean, itzulgaia esportatzerik ez badute
--zaila ere zaila da, dena dela, erabateko ezintasuna--, eskatu, behintzat,
itzuli beharreko orria edo gunea htm edo html formatuan bidaltzeko. Hala,
testua zenbat den jakin zenezakete.  Edo lortu ezazue  baimena orriaren
"tripetara" sartu ahal izateko.

Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago