[itzul] webguneen aurrekontua zela egin

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Ots 16, 13:43:20, CET 2010


> Programa batzuen bidez web orri bateko htm edo html dokumentuak
> deskarga daitezke. Ez dakit zenbateraino den fidagarria, dokumentu
> guzti-guztiak ez dituelako deskargatzen baina... Saiatu naiz bilatzen
> baten bat baina orain ez dut aurkitzen.

Ea, saia gaitezen zentzumen pixka batez jokatzen: zer da errazago, 
azkarrago eta, batez ere, arrazoizkoago?

a. Itzultzailea, baden edo ez den programa bat handik edo hemendik 
eskuratu, eta itzuli beharreko webgunearen HTML fitxategi guztiak, banan 
bana, ordenagailura ekartzea, haien hitzak kontatu eta aurrekontua 
prestatzea.

b. Itzulpena eskatzen ari den bezeroak bereizi eta biltzea, berak ongi 
dakien bezala, itzulita behar lituzkeen fitxategiak, ahal dela testu 
formatu soilean, eta itzultzaileari bidaltzea, aurrekontua egin dezan.

Iruditzen zait b aukera dela, beti, onena, seguruena, azkarrena eta, 
batez ere, arrazoizkoena.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago