[itzul] "Zure joiak euro truke" ontzat emango zenukete?

AINARA MAIA a.maya a bildua clientes.euskaltel.es
Ost, Ots 17, 17:13:57, CET 2010


nik ere ez nituzke oso egokitzat edo zuzentzat joko... "euro truke" ....

Besarkada bat Txekiatik
Ainara
 MAITASUNA MAITASUNA BAINO GEHIAGO DAOTSAILAREN 14TIK HARATAGO doan ahotsa
Elur zuritan odol gorria,
elur hotzaren eta hezearen gainean
odol beroa,... Gehiago ikusi... Gehiago ikusi
buru zurian
oroitzapen goriak,
karriketako dendak bihotz faltsuz dekoraturik
otsaileko inauteri bestan.
Hori ez da maitasuna! diost isilik ene bihotzak.
Nire benetako bihotz kolpatua tristaturik,
erakusleihoei begira diost haserre:
Hori ez da maitasuna!
Inauteri besta egun hauetan
aurpegirik originala paratzen saiatzen naiz, hala ere,
maitasuna emateko desira handia baitut nik.
Urteko 365 egunetan
egunerokotasunean
bat-batean
Maite zaitut benetakoa atera zait
neure mututasunetik,
esperantzarik gabe,
eperik gabe.

----- Jatorrizko mezua -----
Nork: Patxi Petrirena <petrirena a bildua gmail.com>
Data: 2010(e)ko Otsailak 17(a), Asteazkena, 5:10 pm
Gaia: Re: [itzul] "Zure joiak euro truke" ontzat emango zenukete?
Nori: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>

> Hizpidea eman digute, behintzat... Ni aski galduta nabil oraindik
> esaldiarekin.  ;-)
> 
> Bilatu Googlen "euro truke", zer agertzen den aurren-aurrena...
> 
> Aurreraxeago, "20 euro truke" eta halako gauza batzuk agertzen 
> dira (nire
> ustez okerrak), eta beste askorik ez.
> 
> Patxi
> **



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago