[itzul] Arte Ederren, Arte Ederretako ala Arte Eder Museoa?

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Or, Ots 26, 10:22:42, CET 2010


	Nik neuk ĞArte Ederren Museoağ erabiliko nuke -erabiltzen dut-.
Horretan bat egiten dut -ustez- Euskal Herriko Unibertsitateko izendegi
ofiziala prestatzeko gogoan izan dituzten irizpideekin, ĞArte Ederren
Fakultateağ hautatu baitute.

	Tamalez, ez dakit zergatik -hobebideko itzultzaileren bat tarteko
dela, ziur-, museoaren izen ofiziala ĞArte Eder Museoağ da, nik neuk
aberrantetzat daukadana (eta, antza, EHUko izendegi ofizialerako irizpideek
ere bai).

	Edozelan ere, egia da mesedegarria litzatekeela EAEko
komunikazio-talde publikoaren hedabideetan koordinatuago jardutea. Besteak
beste, horregatik prestatu dugu HIKEA aplikazioa (betiko moduan, zuen
baimenarekin, propaganda apur bat egingo dut):

		http://www.eitb.com/euskaraz/kontsultak/

	Horretan edo beste zer-edo-zertan huts egiten bada, eskertzekoa da
hutsegitea seinalatzea. Zer tonutan seinalatzen den, bakoitzak jakingo du.
Oro har, esan liteke sarkasmoa gorrotogarri egiten dela. EITB honetan, hala
eta ere, asteburuaren atarian egoteak hutsaldu egiten dizkigu sentimendu
ilun guztiak bihotzondotik.


Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago